Tinder

Pribatutasun-konfigurazioa eta pribatutasun-politikak

jakin gehiago

Profilari buruzko informazioa

jakin gehiago

Blokeatu eta jakinarazi

jakin gehiago

Profilaren egiaztapena

jakin gehiago
KONTUAN HARTU!
jakin gehiago
ADI!
jakin gehiago

Pribatutasun-konfigurazioa eta pribatutasun politikak

Tinderren erregistratzean, hart ezazu denbora pribatutasun-konfigurazioak berrikusteko. Zure profila, argazkiak eta bestelako informazio pertsonala nork ikus dezakeen kontrola dezakezu. Doitu konfigurazio horiek zure erosotasun-mailaren arabera.

Irakurri arretaz Tinderren pribatutasun-politikak eta zerbitzu-baldintzak. Ulertu nola biltzen, biltegiratzen eta erabiltzen den zure informazioa. Bertan argi eta garbi ulertuko duzu zure eskubideak eta datuak nola erabiltzen dituen Tinderrek.

Nola egin

Profilari buruzko informazioa

Izan selektiboa zure profila osatzean. Ez eman informazio pertsonal sentikorrik, hala nola zure helbide zehatza, telefono-zenbakia edo finantza-xehetasunak. Interesagrria den profila lortzeko datuak jarri behar dira, baina datu horiek zure pribatutasuna arriskuan jarriko ez dutenak izan beharko dira.

Nola egin

Blokeatu eta jakinarazi

Erabili blokeo-funtzioa deseroso sentiarazten zaituzten erabiltzaileekin topo egiten baduzu. Gainera, profil susmagarriak edo portaera desegokiei aurre egiteko balioko du.

Nola egin

Profilaren egiaztapena

Kontuan hartu zure profila Tinderren egiaztatzeko aukera. Egiaztapenak konfiantza areagotu dezake erabiltzaileen artean benetako pertsona zarela baieztatzean. Modu horretan, identitate iruzurrak ekidin ahalko dira ere bai.

Nola egin

KONTUAN HARTU!

Terminoak eta baldintzak

Irakurri terminoak eta baldintzak, bai eta Tinderreko pribatutasun-politika ere, zure datuak nola erabiltzen diren eta erabiltzaile gisa zer eskubide dituzun ulertzeko.

Saihestu Wi-Fi Publikoa

Ez erabili Wi-Fi publikoa Tinderrera sartzeko, seguruak ez diren konexioek zure datuak erakutsi baititzakete.

Partekatu informazioa kontzienteki

Kontuz ibili zure profilean eta egoeretan partekatzen duzun informazioarekin, batez ere xehetasun pertsonalak edo sentikorrak badira.

Zure WhatsAppeko kontaktuekin zerbait partekatu aurretik arretaz pentsatzea gomendatzen dizugu. Galde iezaiozu zeure buruari ea gustatuko litzaizukeen beste pertsona batzuek zuk bidalitakoa ikustea.

Tinder bidez zure kontaktuekin informazioa (mezuak, argazkiak, bideoak, fitxategiak eta ahots-mezuak) partekatzen duzunean, mezuen kopia bat izango dute. Mezu horiek birbidaltzeko edo beste pertsona batzuekin partekatzeko gaitasuna izango dute, nahi izanez gero.

Tinderrek kokapen-funtzio bat ere badu, WhatsAppeko mezu batean zure kokapena partekatzeko erabil dezakezuna. Gomendagarria da zure kokapena konfiantzazko pertsonekin soilik partekatzea.

ADI!

Mantendu eguneratuta aplikazioa

Mantendu aplikazioa eguneratuta segurtasunaren azken ezaugarriez eta akatsen zuzenketez baliatzeko. Eguneratzeetan hobekuntzak egin ohi dira datuen segurtasunean eta babesean.

gora joan ↑